martes, 11 de noviembre de 2008

ETA ILARGIA EZ BALEGO?

Baina ezin ukatu galdera polita dela: Ilargirik ez balego, zer gertatuko litzateke? Hasteko poesiarik eta poetarik ez zen izango, ezta Ilargipean emandako lehenengo musurik ere, eta are gutxiago Ilargi izeneko pub maitagarririk, motiborik ez dagoenean ez baitago izena jartzerik; gizotsoak, gainera, ez lirateke literaturaren parte izango. Zientziaren ikuspegitik ere, gauzak beste era batera kontatu beharko lirateke.


No hay comentarios: